2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Urriak 6ko saio teorikoan "zelatatu" eta  "zelatatzaile" gaiei buruz hitz egin genuen. Hasteko, Aingeruk panoptiko bat erakutsi zuen non erdian dorre bat dagoen eta hortik presoak zelatatuak izaten ziren. Preso hauek bazekiten zelatatuak izan zitezkeela, baina, zehazki noiz ez zuten jakingo.

Sarrera honen ondoren, ¿ Por qué me vigilas si no soy nadie? izeneko bideoa ikusi genuen. Bideoan Marta Peiranok azpimarratu egiten du zenbat informazio sortzen dugun egunero eta hau inkonstzienteki erabiltzen dugun eta baita ere sare sozialetan anonimatoa mantentzearen garrantzia. Lehenengo puntuan, egunero erabiltzen ditugun gauzak daude, adibidez, mugikorrak, unibertsitateko txartela, buseko txartela..etab. Hauek guztiak zelatatzaileei informazioa ematen die guri buruz.

Gero, taldeka jarri ginen eta taula hau bete genuen:


NORKNOLAERRESISTENTZIA
EgelaNabigazioaren kontrolaPertsona batek besteei pasatzea irakurgaiak; beti irekita edukitzea
GPS mugikorraPosizionamenduaren kontrolaKentzea
GoogleDatu pertsonalak; guztiakAsmatzea
Banketxeak/ kreditu txartelak (bestelakoak)Datuen kontrolaAhalik eta gutxien
FacebookDatuak; noiz konektatuArgazkiak ez etiketatu
WhatsappKonexioaren azterketaTik bakoitza kendu; ordua kendu; profileko informazioa kontaktu batzuk bakarrik edukitzea
Zerbitzuetako kamerakGure mugimenduak...
Webcam-a (drone)Sartu daitezkeelakoPegatina jarri kamara tapatzeko
Konpainia telefonikoakLokalizazioa; erabilerakModo avion-en jartzea mugikorra


Bukatzen joateko 2.en bideoa ikusi genuen: " Las redes y los datos: una perspectiva crítica". Bideo honek sare sozialen pribatutasunari buruz tratatzen du. Honek azpimarratzen du zein garrantzitsua den kontuz ibilitzea, eta horretarako, mugimenduren bat egin baino lehen analisi ideologiko bat egitea komenigarria dela.

Azkenik, gure artean hausnartzeko aukera izan genuen. Konturatu gara bideo hauen bidez egunean zehar eta sare sozial desberdinen bidez gure buruari buruzko informazio gehiegi ematen dugula. Nahiz eta, egoera honetaz konstziente ginen ez genuen uste honbesterako zenik. Egoera aldatzeko, saiatu beharko gara ahalik eta informazio gutxien ematen. Irakasleak izaten garenean gure eginkizunetako bat izango da hau transmititzea beraiei, gui bideoek erakutsi diguten bezala. 

Teknologiaren erabilera kontzeptu mapa baten bidez adierazita:


2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena